Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Bihar aurkari oso zail batek bisitatuko gaitu, lehen itzuli borobila egin duena"

Entrenatzaileak nabarmendu duenez, taldeak zenbaki guztiak hobetzea lortu du lehen itzulian, aurreko denboraldiarekin alderatuta

Emakumezkoen lehen taldeak asteburu honetan jokatuko du bigarren itzuliko lehen norgehiagoka, bere zaleen aurrean, Ipuruan, bihar 18:00etan. Pasa den asteburuan Alfredo Di Stéfano futbol zelai zailean lortutako garaipenaren ostean, Yerai Martin entrenatzailea pozik agertu da lehen itzuliko lan orokorrarekin, izan ere, "zenbakiak hobetzea lortu dugu alderdi guztietan, puntu gehiagorekin, aldeko gol gehiagorekin eta kontrako gutxiagorekin, eta baita golik jaso gabeko partidekin". Hala ere, "F Liga gero eta zailagoa eta berdinduagoa da, eta horrek erakargarriagoa egiten du", gaineratu du.

Aurrean Granada CF izango dute asteburu honetan, lehen itzuli honetan sasoi betean dagoen taldea, eta seigarren postuan bukatu du: "Oso ondo ari da lanean eta dinamika onean datoz, baina Ipuruara etortzea beti da zaila aurkarientzat". Garaipen hitza "guretzat oso hitz handia da, baina aurkari oso zailen aurka puntuatu dugu, eta nork daki zer gerta daitekeen bihar, joan den asteburuan ikusi zen bezala".

Aste honetan hasiko den bigarren itzulirako, Yerai Martinek argi du helburua: "Lehen itzuliko bera da, aurreko denboraldikoa baino bigarren itzuli hobea egitea zenbakiei dagokienez". Lehen erronka bihar izango dute, eta horretarako "partida handia egin beharko dugu", berriz ere Ipuruan garaipena dastatzeko.

PRENTSAURREKOA OSORIK