Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Jarraipena eman nahi diogu etxetik kanpoko emaitza onen boladari"

Emakumeen lehen taldeak Tenerifera bidaiatuko du paroia baino lehen sailkapenean seigarren doan taldearen aurka jokatzeko

There are no reactions yet. Be the first!

"Bihar partida zaila dugu, maila kolektiboan oso ondo lan egiten ari den taldearen aurka eta indibidualki jokalari onak dituen taldea. Gainera, Tenerifen jokatzea, bai klimagatik eta baita zelaiagatik, beti da zaila", adierazi du Yerai Martin entrenatzaileak Costa Adeje Teneriferen aurkako partidaren prentsaurrekoan. 

Nahiz eta nolabait regularitatea falta zaion, taldea konfidantzaz doa Kanariar irletara, bisitari gisa ateratzen ari den azken emaitzei esker eta bisitari gisa ematen ari den mailari esker: "Aurkari zuzenen aurka eta partida klabeetan aurrerapausoa falta izan zaigu, baina jaitsiera postuetatik 7 puntutara jarraitzen dugu, nahiz eta oraindik puntu asko geratzen diren jokoan. Pena bat da partida horietan gakoa aurkitu ez izana", gaineratu du entrenatzaileak. Hala ere, "momentuz, biharko partidari eman nahi diogu garrantzia, eta ondoren egin beharreko hausnarketak egingo ditugu denboraldi amaierara geratzen diren partidei begira". 

Tenerifeko partidak eta gero, emakumezkoen lehen taldeak paroia izango du aurretik Ipuruara FC Barcelonaren aurkako partida jokatzeko bueltatu baino lehen. "Garrantzitsua da bloke hau ondo amaitzea, ez bakarrik Tenerifetik puntuak ekarrita, baita sentsazioei begira ere, etxeko azken partidetan hori falta izan zaigulako, baina etxetik kanpo jokatu ditugun partidei jarraipena eman nahi diegu".

PRENTSAURREKOA OSORIK