Yerai Martin: "Gure helburua orain gelditzen direnetatik ahalik eta puntu gehien gehitzea da"
Entrenatzailea pozik eta harro agertu da talde osoak denboraldi guztian egindako lanarekin
Nahiz eta permanentzia ezin izan duten zelaian eta partida jokatuz ospatu, Yerai Martin entrenatzailea egindako lanarekin pozik eta harro agertu da matematikoki permanentzia lortu eta ondoren emandako lehen prentsaurrekoan.
Jokalariak eta staff-ak denboraldi guztian egin duen lanaz harro agertzeaz gain, jokalariek izan duten jarrera beste behin aipatu du: "Denboraldian garrantzi handia izan duen puntua aldagela da, pertsona eta jokalari bikainek osatzen dutena, eta haien artean asko laguntzen ibili direnak", bakoitzak bere rolarekin konsziente.
Yerai Martinek igandean partida zaila espero du, klimak eta zelaiaren ezaugarriek baldintzatuta, beste askorekin alderatuta zaila eta oso desberdina dena. "Tenerife talde sendoa da etxean, nahiz eta ez dauden bere momentu onenenan, eta haien azken partida da beraien jarraitzaileen aurrean eta ziur partida ona egin nahi dutela", azaldu du entrenatzaileak aurkari zuzen honi buruz, gauza askotan Eibarren antza duena.
Eibarreko jokalariei buruz, talde osoa du disponible Amaia Peña izan ezik (behatzeko lesioari aurre egiten ari diolako oraindik) eta Hapsatou Malado, ez dela bueltatu garaiz Senegaleko deialditik. Andrea Álvarez eta Esperanza Pizarro egun hauetan iritsi berri dira Guatemala eta Uruguaietik eta taldekideekin bidaiatzeko prest egongo dira.
Orain, ahalik eta puntu gehien lortzea besterik ez zaio falta emakumezkoen lehen taldeari. Bi jardunaldi falta zaie, lehenengoa igandekoa Teneriferen aurka 12:00etan (11:00etan Kanarietan). Yerai Martinen taldea lehen itzuliko partida hobetzen saiatuko da, "ez ginelako egon partidak eskatzen zuen mailan eta orain partida hobeagoa egitea espero dugu" azaldu duenez.
Talde armaginak bisitari gisa jokatzen duen azken partida izango da denboraldi honetan. Azkenekoa Granadaren aurka izango baita Ipuruan, ekainaren 15ean.