Yerai Martin: "Bihar puntuak lortu nahi baditugu ez da nahikoa izango lehen bi partiden lana berdintzearekin"
Emakumezkoen lehen taldea biharko Levanteren aurkako partidara "leihatzeko gogoz" iristen da Granadan galdu eta gero
"Partida galdu eta gero, beti izaten da berriro jokatzeko gogoa", hasi du Yerai Martinek Levante UDren aurka bihar jokatuko den partidaren aurreko prentsaurrekoa. Gogoz etorriko da talde bisitaria Ipuruara, momentura arte ez baitu punturik lortu ligan.
"Oraindik goiz da sailkapenari begiratzeko, ziur nago Levantek denboraldia aurrera joan ahala eta aurreko urtetan bezala, goialdean egongo dela", azaldu du. "Partida onak egitetik datoz, batez ere etxean, baina gure helburua da beraien puntu horien beharra ez nabaritzea, eta ikustea guk ere beharra eta nahia dugula puntu horiek lortzeko".
Nahiz eta talde aurkariak jokalari nabarmenak galdu dituen denboraldi honi begira, "talde handia izaten jarraitzen du, jokalari oso onekin eta helburua ziur sailkapenaren goialdean egotea izango dela haientzat", azaldu du Yerai Martinek. Nahiz eta hasiera zaila izan duten eta taulan azkenekoak iristen diren Ipuruara, "ziur dinamika txarra apurtzeko gogoz datozela, eta gure partetik ez da nahikoa izango etxean jokatu ditugun lehen bi partidetan egindako lana bertintzearekin puntuak lortu nahi baditugu".
Beste behin, Yerai Martinek jarraitzaileen babesa eskertu eta eskatu du Ipuruan indartsu izaten jarraitzeko, eta arerioek puntuak lortzeko zaila izan dezaten. Horregatik, armaginek bihar hitzordu berria izango dute, Ipuruan, 12:00etan.
PRENTSAURREKOA OSORIK