Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Eroso gaude etxean eta izan nahi dugun taldea erakusteko kapazak izaten ari gara"

Entrenatzaile armaginak adierazi du Valenciaren aurka aukera ona dela sentsazio onak gehitzen jarraitzeko

Valencia FC-ri irabazteak segurtasuna emango liekeela adierazi du Yerai Martinek. Igandeko partida irabazteak Valencia bezalako aurkariengandik gertuago egotea suposatuko luke eta beheko postuetatik aldentzea: “Taldea gogoz eta prest dago, urtearen hasiera arraroa izan da eta aurreko astean partidarik ez jokatzeak konpetizio gogoak handiak izatea suposatzen du guretzako”.

Ipuruara egokitzea kostatu zitzaien arren, gaur egun abantaila bezala ikusten du entrenatzaileak kanpotik datozen taldeen aurrean. “F Ligan ez da erraza etxetik kanpo irabaztea eta gu ondo egokitzen ari gara Ipuruan jokatzera. Partida onak egiten ari gara eta sentsazio onak ditugu.”

Entrenatzaileak azpimarratu du etxean emaitza onak lortzen ari direla, ez bakarrik puntuei dagokionez baizik eta sentsazio eta lanari begira: “Bai defentsiboki eta baita ere baloiarekin, gauza kondo egiten ari gara. Valenciaren aurkako partida beste aukera on bat da sentsazio onak batzeko eta puntuak lortzen saiatzeko ere”, amaitu du.

PRENTSAURREKO OSOA