Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: “Edozer gauzatara egokitzen den taldea gara; igande honetan ere egingo dugu puntuak lortzen saiatzeko”

Talde armagineko entrenatzailea exigente agertu da prentsaurrekoan “dagoeneko ez delako nahikoa sentsazio onekin geratzea, puntuen bila joan behar dugu”

Talde armagineko entrenatzailea exigente agertu da prentsaurrekoan “dagoeneko ez delako nahikoa sentsazio onekin geratzea, puntuen bila joan behar dugu”

Levante UDren aurkako partidaren atarian, prentsaurrekoan, Yerai Martin konfidantzaz agertu da F Ligako talde indartsuenetako baten aurrean: “Gauza asko ondo egin behar ditugu Levanteri aurre egiteko, gauza asko ikasi ditugu lehenengo itzulian haien aurka jokatu genuenetik, eta garbi daukagu ez dizkiegula gauzak errazak jarriko Levanteri”.

Armaginek argi dute ‘granotak’ indartsu etorriko direla eta morala altu atzo FC Barcelona-ren aurka berdindu ostean, zeintzuk partida guztiak irabazi dituzte atzo arte. Hala ere, entrenatzaile armaginak uste du taldea kapaz dagoela Levanteren aurka partida ona egiteko, baita “miraria gertatu daitekeela ere, bai puntu bakarrarekin edo hiru punturekin”.

Denboraldia aurrera joan ahala, gainera, “exigenteak izan behar dugu, ez konformatu sentsazio onak ateratzeaz gain puntuak lortzea izan behar da helburua”, adierazi du. “Ikusiko dugu zerrekin egiten dugun topo igandean, edozer gauzatara egokitzen den taldea gara eta igandean horixe egingo dugu puntuatzetik gertuago egoteko”, amaitu du.

Levante UD-ren aurkako partida igandean 12:00etan izango da Ipuruan, eta “partida horixe da bakarrik orain buruan daukaguna”, eta ondoren etorriko diren bi asteko paroiaren ostean sailkapenaren goiko partean dauden zenbait talderen aurkako partidak jarraian izango baitituzte aurretik.