Yerai Martin: "Derbia lasaitasunez eta gogo handiz hartzen dugu"
Eibarren entrenatzaileak bere taldea "dinamika onean" ikusten du Zubietara bidaiatzeko eta "partida borobila eta berdindua" egiteko, zeinetan "gauzak ondo egin beharko ditugun emaitza positiboa bueltan eramateko"
Yerai Martinek ilusioz hartzen du Real Sociedaden aurkako derbia, dinamika eta sailkapenarekin konfidantzaz iritsita partida honetara: "Ilusioz hartzen dira beti partida hauek, gainera lasaitasun puntu batekin iristen gara eta ahalik eta hoberen leihatzen saiatuko gara."
Errealitatea da "dinamika onean iristen garela gu, konfidantzaz beteta eta egunerokotasun onarekin, jokalariak oso konektatuta eta kalitate handiko entrenamenduak osatuta", heurek, berriz, "beste dinamika batean datoz, irabaztea kostatzen ari zaie eta ziurrenik egunerokotasuna ere". Hala ere "derbietan dinamika eta estatistika guztiak desegiten dira, Ipuruara etorri zirenean Championsengatik leihatzen ari ziren eta gu ia jaitsiera postuetan, beraz, estatistika eta dinamika guztiak derbietan desagertzen direla", adierazi du entrenatzaileak.
Eibarrentzat "ilusioa eta aukera on bat" da partida hau; Realarentzat, berriz, partida hau "betebeharra eta beharra". Horrez guztiaz gain, euskal futbola osasuntsu dago Yerai Martinen ustez, Athletic Clubetik hasita eta Real Sociedadekin jarraituta, "gurekin hor ukalondoak sartzen" gainontzekoei, adierazten zuen irrifartsu.
"Astero ahalik eta hobekien egin nahi dugu lan, ahalik eta puntu gehien gehitu hemendik denboraldi amaiera arte", adierazi du entrenatzaileak, "matematikoki mantentzea oso gertu dugula gainera".