Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Athletic Cluben aurkako derbiak beti dira oso parekatuak"

Entrenatzaileak hainbeste jokalari deialditik kanpo izateak "gutxiago jokatzen dutenentzat aukera bezala" ikusi behar dela adierazi du

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldeak jokatutako azken bi partiden ostean, Yerai Martin entrenatzaileak taldea gogotsu eta prest ikusten du asteburu honetan Athleticen aurkako derbirako. "Athleticen aurkako derbiak beti dira lehiatuak, eta hala izango da asteburu honetakoa ere", nabarmendu du, joaneko partida ere erreferentzia gisa hartuta; izan ere, talde bizkaitarra nagusitu zen, gutxigatik eta partidako azken minutuetan.

Ane Camposen eta Patri Ojedaren bajak izan arren, eta kontratua dela-eta jokatu ezin duten talde bizkaitarraren jokalariak (Eider Arana, Eunate Astralaga eta Mariana Cerro) utzita egon arren, entrenatzaileak "normalean edo orain arte hainbeste minutu izan ez dituzten jokalarientzako aukera" gisa ikusten du. "Aurkariak ere baja garrantzitsuren bat dauka", gaineratu du, "baina ez da aitzakia, dauzkagun armekin ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara".

Gainera, Mariana Cerro eta Carmen Alvarezen etorrerak baloratzeko aprobetxatu du, "kromo trukaketa" bat izan baita neguko merkatu zailean. Athleticek utzitako jokalaria eta Betiseko taldetik datorrena "ondo etorriko zaizkigu gure jokatzeko moduarekin", azaldu du Yerai Martinek.

Nahiz eta helburu oso ezberdinak izan, "Athletic Club Championsen sartzeko lehiatzen ari da eta gu beheko postuetan, beraz, biontzat puntu bakoitza garrantzitsua da; gure taldearen azken jardunaldietako bertsioa ikusi beharko dugu Lezamatik puntuak ekartzea lortzeko".

PRENTSAURREKOA OSORIK