Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Biharkoa disfrutatzeko, lan egiteko eta amore ez emateko partida izango da"

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak uste du taldea partida honetara iristen den moduan iristea "ospatzeko eta lasai egoteko modukoa" dela

Eibarrek "astebete arraroa eta polita batera" du aurretik, Yerai Martin entrenatzaileak bihar arratsaldean FC Barcelonaren aurka izango den partidaren (18:00) atariko prentsaurrekoan esan duenez.
 
Emakumeen lehen taldearentzat aste arraroak izan arren, azken partidetako emaitza-bolada ona dela eta, eroso iristen da denboraldiko puntu honetera Yerai Martinen taldea: "FC Barcelona gure etxera etortzeak, sailkapenean 30 puntu eta hamargarren postuan egonda, eta jaitsiertik 8 puntutara, guretzat gozatzeko eguna izan behar du eta emakumezkoen futboleko jaieguna. Egun bat afizionatuek ere goza dezaten, egunero ez baita honelako talderik etortzen gure etxera".
 
Hala eta guztiz ere, misterrak "Eibar zer den erakutsi nahi du, gure egoerak orain ematen digun lasaitasun horrekin, gozatzeko unea izanik". Taldearen defentsa-lana azpimarratu du, ez bakarrik bihar egingo duena, baizik eta denboraldi osoan egiten ari dena, azken jardunaldietan Bartzelonaren atzetik gol gutxien jaso dituen taldea bihurtu delako.
 
"Biharko partida sari gisa biziko dugu, gozatzeko partida gisa eta denboraldi osoan egindako lanaren sari gisa". Yerai Martinenak "gozatu, lan egin eta ez amore ematearen" pentsamenduarekin aurrez aurre jarriko dituen partida.