Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Bihar partida ona egin nahi dugu gure jarraitzaileekin ospatu ahal izateko"

Bihar RCD Espanyolen aurka puntuatuz gero, lehenengo mailan mantentzea matematikoki lortuko luke emakumezkoen lehen taldeak

There are no reactions yet. Be the first!

"Taldearen helburu nagusia mailari eustea izan da beti, eta egiten ari ginen denboraldi handia ikusita, hurrengo helburua aurreko denboraldiko zifrak hobetzea zen". Horrela azaldu da baikor, harro eta konbentzituta Yerai Martin biharko partidaren atarian, RCD Espanyolen aurka jokatuko dena. 

"Bihar puntutuz gero, matematikoki mailari eustea lortuko genuke behin betiko, eta gure nahia bihar zelaian egitea da", azaldu du entrenatzaileak. Hori egin ostean, "ziur Reala edo Teneriferen aurretik geratu nahiko dugula, baina lehenengo zortzien artean geratzeko sariak ere Erreginaren Kopako kanporaketa bat saihestuko liguke hurrengo denboraldiari begira".

Aurkariari dagokionez, RCD Espanyolen aurkako joaneko partida oso parekatua izan zen, "eta markagailuari buelta eman dioten bakarrak izan dira aurretik jarri garenean". Bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten aurreko denboraldian, eta emaitza bi berdinketa lortzea izan zen. Gainera, aurkariari "oso ondo etorriko litzaioke bihar puntuak lortzea, matematikoki mailari eusteko", gaineratu du. Horrek guztiak biharko partida parekatu eta erakargarri gisa aurkezten du.

Emakumezkoen lehen taldeak, beraz, aukera paregabea izango du bihar zaleen aurrean ospatzeko. "Astero erronka eta ilusio bati aurre egiten diogu, aste hau berezia da guretzat eta aurreko denboraldian ezin izan genuen zelaian egin, beraz, oso polita izango litzateke armagin guztiekin egitea", adierazi du Yerai Martinek.