Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Bihar aukera ona izango dugu jarraipena eta pertsonalitatea erakusteko"

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak taldea momentu oso onean dagoela adierazi du, bai emaitza aldetik eta baita animikoki

There are no reactions yet. Be the first!

"Une garrantzitsua da egiten ari garen lanari jarraipena emateko; irabazten duzunean, astelehenean altxatu egin behar zara hurrengo partida prestatzeko, eta galtzen baduzu, gauza bera. Une erabakigarrian gaude, nortasuna eta jarraipena erakutsi behar dugu bihar", azaldu du Yerai Martinek bihar Ipuruan jokatuko den Eibar-Madrid CFF partidaren atariko prentsaurrekoan.

Etxetik kanpo lortu dituen azken emaitzez gain, egia da taldeari etxean irabaztea kostaten ari zaiola, hiru puntuak ez baititu dastatzen bigarren jardunalditik: "Bihar gauzak ondo egiteko gogoz gaude, gu babestera eta animatzera etortzen den jende horrengatik. Nahiz eta puntu garrantzitsuak lortu ditugun etxean, momentu ezin hobea da garaipena lortzeko eta gure jarraitzaileekin ospatzeko".

"Jokalari bat pozik eta alai dagoenean, denak hobeto funtzionatzen du eta dena hobeago doa. Batez ere, orain pozik gaudelako, azken emaitza hauekin, baina hamar jardunaldi jarraian irabazi gabe egon ginela ere gogoratzen dugu, eta orduan ere taldea batuta zegoen eta ondo egin zuen lan", azaldu du entrenatzaileak, bolada horren "txiklea luzatu nahi" duela azpimarratuz, eta taldeak une bakoitzean zer egin behar duen argi duela azalduz.

Aurkariari dagokionez, nahiz eta Eibar bere momenturik onenean ez bisitatu eta bisitari gisa zenbaki txarrenak dituen Liga Fko taldeetako bat izan, bere ikuspegi errealista eman nahi izan du eta honakoa azpimarratu: "Hau ez da datuen araberakoa, planteamenduak eta erabakiak dira; argi dugu bihar nolako partida egin behar dugun eta aurkariaren birtuteak zeintzuk diren, horiek indargabetzeko. Banaka eta talde mailan ondo bagaude, bihar emaitza ona izango dugu", amaitu du entrenatzaileak.

PRENTSAURREKOA OSORIK