Eibar-Granadaren aurkako partidaren sarrerak salgai daude jada
Emakumezkoen lehen taldeak 24-25 denboraldiaren bigarren itzulia hasiko du larunbatean, 18:00etan, Ipuruan
Lehen itzulia ixteko Real Madrilen aurka lortutako garaipenaren ostean, Yerai Martinen taldea Ipuruara itzuliko da Granada CFren aurka jokatzeko. SD Eibarrek salgai jarri ditu jada larunbatean 18:00etan jokatuko den partidarako sarrerak.
Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat, ohi bezala. Sarrerak salgai daude jada Orsaixanen eta, ordubete lehenagotik, 14. leihatilan, 17:00etatik aurrera, partida hasi baino ordubete lehenagotik.14. atetik bertatik sartu ahal izango da estadiora.
Gainera, zaleei gogorarazi nahi diegu emakumezkoen lehen taldearen abonua dagoela, 60 euroan helduen kasuan eta 30ean 13 urtetik beherakoen kasuan. Emakumezkoen lehen taldearen partidetara abonu orokorrarekin ere sar daiteke. Harpidedunei buruzko informazio guztia Harpidedunen atalean dago, gure webgunean.