Eskuragai daude Madrid CFFren aurkako partidarako sarrerak
Emakumezkoen lehen taldeak larunbatean jokatuko du hurrengo partida, Ipuruan, 12:00etan
Emakumezkoen lehen taldea larunbat honetan itzuliko da Ipuruara, eta bertan Madrid CFFren aurka jokatuko du larunbatean, 12:00etan. Madrilgo taldeak Eibarrera dator armaginen antzeko egoera batean, sailkapenean justu atzetik, bi puntu gutxiagorekin. Yerai Martinen taldeak beste aukera bat izango du zaleen aurrean garaipenaren bidera itzultzen saiatzeko.
Sarrerek, ohiko moduan, 10 euroko prezioa izango dute adinekoen kasuan eta bost eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatuek sarrera barne dute abonuan emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen dituen partida guztietan.
Sarrerak Orsaixanen erosi ahalko dira, ohiko ordutegian, eta 14. leihatilan, emakumezkoen taldearen partidetan egokitzen den gradara sartzeko erabiltzen den ate berdinean.