Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Bizi gipuzkoar derbia Ipuruan, igande honetan

Etxeko txikiek hasierako hamaikakoarekin eta Pantxikarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute

Emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko bigarren derbia jokatuko du igandean, bigarrena Ipuruan, Realaren aurka, 12:00etan. Yerai Martinen taldeak berdinketa lortu du azken jardunaldian, Atletico de Madriden aurka, geldialdiaren aurretik, eta zaleen aurrean denboraldiko partida zirraragarrienetako bat jokatzeko gogoz dator.

Pantxika ere izango dugu, bai partidaren atarikoan eta baita ere partidan zehar, eta txikienek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute.

Norgehiagokaren atarian, 1999-2000 denboraldian Eibartarrak taldeak Superkopa irabazi zuen horretako jokalariak hartuko ditu Ipuruak; izan ere, 25 urte bete dira lorpen horretatik. Talde hartako hamalau jokalari zelairatuko dira garaikurrarekin eta derbira gerturatutako zaleak agurtuko dituzte.

Sarreren ohiko prezioa 10 eurokoa izango da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Ohiko puntuetan eskuratu ahal izango dira: 14. leihatilan, partida hasi baino ordubete lehenagotik, eta Orsaixanen, ohiko ordutegian.

Etorri gipuzkoar derbiaz gozatzera!