Skip to main content
EU
Kluba

Viajes Premier-ek Real Madrid-Eibar partidurako bidaiak antolatuko ditu

Viajes Premier, SD Eibarren bidai-agentzia ofizialak, hiru bidaia mota antolatu ditu Real Madrid-Eibar partidurako, apirilaren 11an jokatuko dena Santiago Bernabeu Estadioan arratsaldeko 16:00tan.

Hiru aukera hauetan plazak mugatuak izango dira eta Santiago Bernabeurako sarrerak bermatuta daude, nahiz eta ez diren bidaiaren prezioaren barruan sartzen.

Lehen aukera apirilaren 11an bertan autobusez joatea da, eta Eibarrera buelta partiduaren ondoren egitea. Irteera 7:30tan izango da Eibarko autobus geltokitik. Bidaiaren prezioa 55 eurokoa izango da.

Bigarren aukera, autobusez izango da baita ere. Autobusa 7:30tan irtengo da Eibarko autobus geltokitik apirilaren 11an, eta gaua 4 izarreko hotel batean pasatzeko aukera izango da, gosaria barne, eta Santiago Bernabeutik gertu egongo da. Buelta igandean izango da, arratsaldeko 16:00tan. 95 euroko prezioa izango du pertsonako.

Azkenik, hirugarren aukera, autobusez izango da baita ere baina ostiralean irtengo da, apirilaren 10an 16:00tan, eta buelta apirilaren 12an, igandea, izango da arratseko 16:00tan. Bi gauak 4 izarreko hotel batean pasatzeko aukera izango da, Santiago Bernabeu estadiotik gertu egongo dena, eta gosaria barne izango du. Prezioa 140 eurokoa izango da pertsonako.