Skip to main content
EU
Kluba

Viajes Premier-ek bi bidaia mota antolatu ditu, Atlético de Madrid-SD Eibar partidarako

Norgehiagoka larunbatean, otsailak 6, jokatuko da Vicente Calderón futbol-zelaian, arratsaldeko 16:00etan

Viajes Premier-ek, SD Eibarren bidai-agentzia ofizialak, bi bidaia antolatu ditu otsailak 6an, larunbata, Vicente Calderón futbol-zelaian, arratsaldeko 16:00etan, Atlético de Madrid eta SD Eibar taldeek jokatuko duten partida ikustera joan nahi dutenentzat.

Lehenengo aukera eguneko autobus bidaia da: irteera 9:00etan izango da eta itzulera partidaren ondoren- Prezioa 50 eurokoa da, eta gutxienez 30 lagunek eman beharko dute izena bidaia egin ahal izateko.

Bigarren aukera ere autobus-bidaia da, baina Madrilen, lau izarreko hotel batean, gaua pasatzeko eta gosaltzeko aukera eta estadiorako joan-etorriak hartzen ditu barne. Modalitate honek 100 euro balio ditu, eta gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena bidaia egin ahal izateko. Irteera partidaren egunean bertan egingo dute, 8:00etan, eta itzulera, igandean, hilak 7, 16:00etan.

Batean zein bestean, zaleek partidarako sarrerak bermatuta izango dituzte, baina ez dira bidaiaren prezioaren barnean sartzen.