Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Abuztuaren 30erako Atletico de Madrid-Eibar partidurako antolaturiko bidaiak

Viajes Premier, S.D. Eibar-en Agentzia Ofízialak, abuztuaren 30ean ospatuko den Atletico de Madrid- Eibar talde gipuzkoarrak kanpotar bezala jokatuko duen lehen mailako lehenengo partidura joan ahal izateko bidaiak antolatu ditu.

Lehenengo aukerak, partiduaren egun berean joan etorria autobusez egiteko posibilitatea ematen du, pertsona bakoitzeko 45 eurotan.

Bigarren aukera, Madrileko 4 izardun hotel batean, pertsona bakoitzeko 40 euroren truke, ostatua hartzea soilik eta buffet gosaria izango litzateke. Aukerarik osoena, joateko autobusa, Madrilen 4 izardun hotel batean ostatu hartzea soilik, buffet gosaria eta partiduaren ondorengo egunean etortzeko autobusa barneratzen dituenak, 90 euroko salneurria dauka pertsona bakoitzeko.

Azken aukera hau aurrera atera ahal izateko gutxienez 45 pertsona apuntatzea beharrezkoa da. Salneurri hauetan ez daude Vicente Calderon estadioko sarrerak barneratuta. Bidaia antolatzen duen erakundeak, bidaiaren edozein modalitatera apuntatu diren pertsonei partidurako sarrerak ziurtatu egiten dizkio.

Hala ere, oraindik ez da posible eserlekuen salneurriei buruzko informazioa ematea. Bidaiaren hiru modalitateetako batera apuntatu nahi duen edozeinek Viajes Premier-en bulegoetara urreratu beharko da.