Kluba
Jada 2300 bat bazkidek hartu dute Eibar-Bartzelona partidurako euren sarrera
jada 2300 bat bazkidek hartu dute SD Eibar-FC Bartzelona partidurako euren sarrera, Klubaren Egun Erdia izango da eta Ipuruan jokatuko da martxoaren 14an, 18:00tan.
Partidua ikusi nahi duten bazkideek euren sarreraren bila joan beharko dute Ipuruara, gaur edo astelehenetik asteazkenera bitarte 10:00-14:00ra edo 16:00-20:00ra.
Asteazkenerako, hilak 11, euren sarrera ordaindu ez dutenek, euren eserlekua galduko dute partidu horretan.
Publikoari zuzendutako sarrerak ostegunean, hilak 12, jarriko dira salgai goizeko 10tan, lehiatila berean.