Fundazioa
Eibarrek Genuine Liga jokatuko du beste behin, Tarragonan
SD Eibar Fundazioko taldeak hiru partida jokatuko ditu asteburu honetan Tarragonan
Liga Genuinean parte hartzen ari den Eibarreko taldeak azaroaren 23tik 24ra bitartean ekingo dio bere ibilbideari Tarragonan, aurtengo lehiaketa denboraldian.
Talde armagina Adiskidetasun Taldean sartuta dago. Guztira, 47 taldek osatzen dute elkarbizitza, laguntasuna, kiroltasuna eta errespetua ardatz dituen ekimena.
SD Eibar Fundazioaren taldeak hiru partida jokatuko ditu asteburu honetan:
- Larunbatean, 10:00etan, RCD Espanyolen aurka
- Larunbatean, 17:30ean, UD Almeriaren aurka
- Igandean, 10:00etan, Sevilla Fc-ren aurka