
Toño García: "Eibarrek norbere futbola ahalik eta ondoen garatzeko baldintza guztiak ditu"
Ezker hegaleko atzelariak "taldeari laguntzeko % 100ean azkar egotea" espero du
Toño Garciak taldearen dinamikara egokitzen jarraitzen du. "Denboraldi-aurrea hasita zela etorri nintzen, eta pixkanaka entrenatzailearen ideiak hartzen, jendea ezagutzen eta jokatzeko modua barneratzen ari naiz. Erraz jarri didate, orain lan egitea eta helburuak betetzea besterik ez da geratzen".
Eibarrera etortzea "erraza" izan zela aitortu du hegaleko atzelari madrildarrak. "Cesarrekin harremanetan jarri ginen, entrenatzailearekin bilera izan genuen Alacanten. Nik etortzeko gogoa nuen eta haiek ni etortzeko desioa. Dena azkar egin zen. Klubaren inguruan oso ondo hitz egin zidaten eta ondoren, norbere futbola ahalik eta ondoen garatzeko baldintza guztiak dituela egiaztatu dut".
Hasiera zaila
"Inoiz ez da erraza hastea taldean birmoldaketa handia egin eta gero. Martxa hartzea falta zaigu, baina taldea zer nahi duen erakusten ari da. Aurrekoan Ipuruan oso talde sendoa ikusi zen eta hori da jarraitu beharreko bidea".
Lehen minutuak Ipuruan
"Bigarren zatian aurkako emaitzarekin sartzea tokatu zitzaidan eta dena oso azkar doa halakoetan. Oraindik ez nago %100ean joko erasokorra garatzeko. Baloiarekin konfiantza hartu behar dut. Oraingoz, dena martxan dago eta %100ean azkar egotea espero dut, taldeari laguntzeko".
Helburu argia, baina ez erraza
"Klubaren helburua argia da. Hona etorri garen guztiok dakigu hori. Baina ez da helburu erraza, eta ez da dena lehenengoan aterako. Talde bat osatu behar da ezer baino lehen eta bidean emaitza positiboak lor baditzakegu, askoz hobeto. Kalitatea dago eta uste dut egunerokotasunetik lor daitekela helburua ".
Jolas estiloa
"Azken urteetan Lehen Mailan erakutsi dudana ekartzea espero dut. Baloiarekin sakontasuna eta jarraitutasuna eman diezaioket jokoari. Baloia ondo tratatzen duen jokalaria naizela uste dut, eta ondo sentitzeko sasoia behar dut. Horrez gain, Lehen Mailan hartutako esperientzia ekartzea espero dut".