Takashi Inui Japoniako Lehen Ministroaren harrera batean izango apirilaren an
Japoniako Gobernuak gonbidatu du Eibarren jokalaria
Takashi Inui SD Eibaren jokalaria Tokion izango da apirilaren 6an Japoniako Lehen Ministroak Espainiako Erregeei eskainiko dien harrera eta afari ofizialean.
Inui Japoniara joango da Villarreal CF-ren partiduaren ostean eta apirilaren 7an bueltatuko da Eibarrera. Japoniako Gobernuak gonbidatu du Inui Espainian duen Enbaxadaren bitartez, SD Eibarri baimena eskatu ostean.
Kirol Zuzendaritzarekin eta lehen taldeko entrenatzailearekin aldeko eta kontrako aldeak aztertu ostean, Klubak Inuiren desplazamendua baimendu du, bisita honek internazionalizazio estrategian aurrera pausoa izan daitekeela aintzat hartuta.
SD Eibarrek kontaktuak mantentzen ditu Klubarekin elkarlanean aritu nahi duten Japoniako enpresekin eta, zentzu honetan, Marketing saileko ordezkariak Japonia eta Txinara joan ziren orain dela aste batzuk kontaktu komertzialak ezartzeko. Klubak bere webgunearen bertsio japoniarra aurkeztu berri du eta Txinan ere sareko presentzia izango du laster.
Tokiora egingo den bisitak Espainiako Felipe Erregeak inauguratuko duen Enpresen Elkarlanaren Batzorde Bilaterala hartzen du barne, non 300 enpresari japoniar eta espainiarrek hartu duten parte.