Skip to main content
EU
Kluba

Takashi Inui etxera itzuli da eta hurrengo hiru denboraldietan armagina izango da

Erdilari japoniarra bihar bertan Austriako stagean izango da bere taldekideekin batera

SD Eibar, Real Betis Balompie eta Takashi Inui ados jarri dira, eta jokalari japoniarra Eibarren arituko da hurrengo hiru denboraldietan, 2022ko ekainaren 30ra arte. Talde andaluziarretik fitxatu du Eibarrek, eta hala, japoniarra etxera itzuli da, hain zuzen ere bere kirol ibilbidean errendimendurik onena eman zuen lekura. Inuik 94 neurketa jokatu zituen Mendilibarren aginduetara, 11 gol egin eta 12 asistentzia banatuz, zelaian izandako 6.573 minutuetan. Hiru denboraldiz egon zen Eibarren, 15/16, 16/17 eta 17/18.

Jokalaria bihar bertan iritsiko da Austriako stagera, eta igandera arte egongo da bere taldekideekin Kossenen. Astelehenean Ipuruan prentsaurrekoa emango du bere aurkezpenean.