Stoichkov armagin berria da
Erasoko jokalariak 2024ko ekainera arte sinatu du
Juan Diego Molina Martinez 'Stoichkov' (San Roque, 1993) SD Eibarren bederatzigarren fitxaketa da 21-22 denboraldirako. 27 urteko jokalaria RCD Mallorcatik heldu da eta 2024ra arte sinatu du.
Stoichkov azken denboralditan Sabadellen eta Alcorconen utzita egon eta gero iritsi da Eibarrera.
Iaz 37 partida jokatu zituen Kataluniako taldearekin eta 11 gol sartu zituen. 19-20ko denboraldian, berriz, erasoko erdilariak 40 partida pilatu zituen Madrileko taldearekin eta 16 gol egin zituen.
Jokalari armagin berriak hiru denboraldirako sinatu du, 2024ko ekainera arte, eta bihar, osteguna, aurkeztuko dute hedabideen aurrean Ipuruan, 13:30tan.