
Lehen Taldea
Sporting-Eibar neurketarako 300 sarrera salgai
Sarrerak 20 eurotan eros daitezke Ipuruan
Eibarrek 300 sarrera jarri ditu salgai Orsaixan Bazkidearen Arreta Bulegoan, 20 eurotan datorren larunbateko partidarako (El Molinón, 20:30).
Sarrerak ostegunera arte eskuratu ahal izango dira (19:00ak arte) eta ezinbestekoa izango da da erosketaren unean zale bakoitzaren izena eta NANa zenbakia ematea.
Zaleen autobusa
Premier Bidaiak-ek klubeko peñekin batera autobus bat antolatu du. Larunbatean 09:00etan aterako da Ego-Gainetik. eta itzulera partidaren ondoren izango da. Autobusaren prezioa 30 €-koa da.