Skip to main content
Lehen Taldea

Sergio Álvarez: Zaleen babesa izatea oso garrantzitsua da eta topera aterako gara

There are no reactions yet. Be the first!

Sergio Alvarezek adierazi duenez, "igandean zaleen babesa izatea pizgarri bat gehiago da partida garrantzitsu honetarako".


Gaur entrenamendu ostean Ipuruan emandako prentsaurrekoan, Eibarreko erdilariak adierazi du "taldea ilusioz, gogoz eta konfiantza handiz dagoela partida irabazteko".

ILUSIOA, GOGOA ETA KONFIANTZA
“Aurreko eguneko porrota gogorra izan zen ilusio handia genuelako baina futbola horrelakoa da". "Azken partiden ikuspegi orokorra ikusten badugu, irabazi ez arren, taldearen lana ona edo oso ona izaten ari da". "Akats txikiren bat konpondu behar dugu, baina hor goian bagaude, gauzak oso ondo egin ditugulako da, gure nortasuna argi izaten jarraitu behar dugu".


“Zelai zail batean jokatuko dugu, aurkari on baten aurka, baina garaipenaren bila goaz". "Oso motibatuta eta konfiantza handiarekin gaude". "Badakigu dena parekatuagoa dagoela, baina guk ez dugu asteburu honetatik harago pentsatuko".  "Aste hau ilusio handiz, gogoz eta konfiantza handiz prestatu dugu eta partidaren bila joango gara". "Badugu potentzial nahikoa edonori irabazteko”.


PARTIDA ONAK
“Denboraldi hasieran esan izan baligute hiru jardunaldiren faltan egoera honetan egongo ginera, sinatuko genukeen". "Partida onak egiten ari gara, aurkariak baino gehiago sortzen, eta ditugun puntuak baina gehiago merezi izan ditugula uste dut".


ZALEAK
“Armagin asko egongo dira bertan eta eskerrak ematen dizkiegu". "Taldearekin egon dira lehen partidatik orain arte, oso gertu sentitzen dugu haien maitasuna eta arnasa". "Guretzat oso garrantzitsua da gure ondoan egotea, partida garrantzitsu honetan topera ateratzeko beste pizgarri bat da”.
“Oso motibagarria da. Hemen denak dira animo, maitasun eta ulermen hitzak. Kapoan jokatzen dugunean ere etxean bezala sentitzea oso garrantzitsua da”.


RACING
“Talde zail bat da. Etxeko azken partidetan emaitza onak lortzen ari dira". "Errespetu osoa diegu, baina gure potentziala ere ezagutzen dugu eta hiru puntuen bila joango gara". "Badakigu oso zaila dela maila honetan irabaztea". "Xehetasun guztiak zaindu behar dira, bi denboraldi hauetan Eibar izan gara eta gure bertuteak ahalik eta gehien ustiatuko ditugu”.


BURUKOAK MOMENTU HAUETAN DUEN GARRANTZIA

“Emaitza positiboa lortzen badugu, gauzak beste era batera ikusiko ditugu". "Merezi dugu eta horren bila goaz". "Burua dena da, ez da normala partida askotan goiko taldeak emaitzak ateratzen ez aritzea". "Tentsio eta urduritasun handia dago, hori guztia alde batera uzten saiatu behar dugu, burua hotz eduki behar dugu, dakigun bezala lehiatuko dugu eta konfiantza handiagoa izan". "Talde oso ona dugu, taldeak duen alderdi positibo guztiari erreparatu behar diogu”.