Sergio Alvarez armagina izango da 2026ra arte
Asturiarrak beste bi denboraldirako berritu du Eibarrekin duen konpromisoa
Sergio Alvarezek beste bi denboraldirako berritu du Eibarrekin zuen konpromisoa, eta 2026ra arte armaginen jokalaria izango da.
Asturiaseko zentro erdiak seigarren denboraldia du Eibarrekin, eta, beraz, kontratu berria amaitzean, zortzi denboraldi beteko ditu taldean.
Sergio Alvarez (Aviles, 1992) Sportingen harrobian hezi zen futbolari gisa, eta bertan jokatu zuen beheko mailetan, bigarren mailan eta lehen taldean, Lehen zein Bigarren Mailan.
2018an fitxatu zuen Eibarrek, eta ordutik 168 partida jokatu ditu Liga eta Koparen artean. Guztira 428 partida jokatu ditu futbolari profesional gisa. 19 urtez azpiko internazionala izan zen Espainiako selekzioarekin.
Gaur egun, plantillako kapitainetako bat da.
#Sergio2026