
Kluba
SEAT Lugaritzek Eibarko babesle izaten jarraituko du
Kontzesionario sareak eta klub armaginak orain dela zortzi urte hasi ziren elkarlanean
SD Eibarrek eta SEAT Lugaritz kontzesionario sareak beraien arteko harremana beste urtebetez luzatzea adostu dute. Hala, lehen taldea Bigarren B Mailan zegoenean hasitako elkarlanak zortzi urte beteko ditu.
Akordio honen bitartez Eibarreko bazkideek, akziodunek eta Eibar Fan Clubeko zaleek %2ko deskontua izango dute SEAT automobilak erosterako garaian.
Amaia Gorostizak, SD Eibarko presidenteak, eta Borja Larrañagak, SEAT Lugaritzeko gerenteak, sinatu dute hitzarmen berria.