Kluba
Seat Eibar Motor SD Eibarren auto ofiziala izango da beste urte batez
Bi elkarteek babes kontratua berritu dute gaur
Seat Eibar Motor SD Eibarren auto ofiziala izango da aurrerantzean ere, gaur Ipuruako Palkoan babes kontratua berritu eta gero.
Kontratu berritze honek esanahi berezia du Klubarentzat, Eibarren babesle antzinakoenetako bat baita Seat Motor, taldearekin Bigarren B Mailatik egon dena.
Ekitaldi honetan, Amaia Gorostiza Presidenteaz gain, Gema Baqué Marketin Zuzendaria izan da. Seat-en ordezkari moduan Alfonso Romero (Iparraldeko Salmenta Ordezkaria), Borja Larrañaga (Eibar Motor-en Gerentea) eta Iker Pérez de Lazarraga (Salmenta Burua) hurbildu dira.