SD Eibarren mediku-partea
IMQ-k eskainitako informazioa, SD Eibarren mediku aseguru-etxe ofiziala
Nano Mesa: Ezkerreko kuadrizepseko aurreko ondestearen zuntz haustura. 8-10 astetan bajan egongo dela aurreikusten da.
Alejandro Galvez: Bere errekuperazioa espero zen bezala doa. Aste honetan bakarka zein taldearekin entrenatzen ibiliko da. Modu progresiboan hasiko da lanean, aste amaieran taldearekin izango duen presentzia handituz.
Asier Riesgo: Joan den asteko amaieran taldearekin lanean hasi zen eta aste honetan normaltasunera bueltatzea espero da.
David Juncá: Aste honetan zehar taldearekin entrenatzen hasiko da.
Beste taldekideak entrenatzailearen esanetara egoteko prest daude, Dani Garcia barne. Eibarko kapitainak eskuineko eskuan babesarekin jokatuko du, joan den asteartean laugarren metakarpianoan ebakuntza jaso ostean.
IMQ-k eskainitako informazioa, SD Eibarren mediku aseguru-etxe ofiziala.