SD Eibarreko emakumezkoen bigarren taldea gaur hasi da entrenatzen
2. RFEF mailara igo eta gero, "B" taldeak bere aurredenboraldi anbiziotsuena hasi du gaur
Aurreko denboraldian lortutako emaitzei esker, emakumezkoen bigarren taldea 2. RFEF mailara igo zen. Talde teknikoa osatu eta jokalari berriekin indartuta, honela geratu da azkenean "B" taldearen berregiturapena:
Talde teknikoa:
- Entrenatzailea: Ander Ojanguren
- Bigarren entrenatzailea: Ander Elorriaga
- Prestatzaile fisikoa: Marc Ruiz
- Atezainen entrenatzailea: Javier Erquicia
- Fisioterapeuta: Beatriz Calvo
- Delegatua: Cristina Arratibel
Hauek izan dira iritsi diren jokalari berriak:
- Maren Beristain, "C" taldetik bigarren taldera igo den zentrala.
- Malen Uranga, aurrelaria, 1. RFEF mailan jokatzen duen Athletic Club B taldetik eratorria.
- Itxaso Artega, erdilaria, 2ªRFEF-eko Juan Grande taldetik eratorria.
- Marta López. Racing Féminas taldean utzita jokatu duen jokalaria, aurten Eibarrera bueltan etorri dena.
Hurrengo hiru jokalariak Athletic Club-ek utzita iritsi dira taldera: L
as siguientes tres jugadoras vienen en calidad de cedidas por el Athletic Club:
- Uxue Guezala, SD Eibarreko azpiko kategoriatan jokatu duen zentrala.
- Nagore Lekue, hegaleko aurrelaria.
- Irune Zurdo, ezkerreko erasoko hegalaria.
Taldearen berregituraketarekin eta kategoriaren igoerarekin batera, emakumezkoen bigarren taldeak aurredenboraldi pozgarria du aurretik, partida oso leihakorrekin. Honela geratu da egutegia:
- Abuztuak 10: vs Real Madrid B, Unben 18:00etan.
- Abuztuak 17: vs Real Sociedad B, Unben 12:30etan.
- Abuztuak 21: vs Burgos, Unben 18:00etan.
- Abuztuak 25: vs Pradejon en Haron.
- Abuztuak 31: vs Nantes Marcheprimen, 17:00etan.
- Irailak 1: vs Girondins de Burdeos, Marcheprimen 14:00etan.