Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Pedro León Sánchez Gil fitxatu du bi denboralditarako

Osasun-azterketa egin ostean, erdilaria libre iritsi da Getafetik, eta klub armaginean arituko da datozen bi denboraldietan.

Pedro León SD Eibarreko jokalaria da gaurtik; murtziarra libre iritsi da Getafen bost urtez aritu ostean. Leónek ibilbide  luzea egin du, hainbat aldiz jokatu du 21 urtez azpiko selekzioan, guztira 228 partida jokatu ditu lehen mailan Levanten, Valladoliden, Getafen eta Real Madriden.