Kluba
SD Eibarrek Nano aurrelaria fitxatu du hurrengo bost denboraldietarako
Kanarietako jokalariak arratsalde honetan pasatu du mediku-azterketa Gasteizko IMQ klinikan
SD Eibarrek Alexander Mesa “Nano” aurrelariaren fitxaketa itxi du hurrengo bost denboraldietarako, futbolariak Gasteizko IMQ klinikan mediku-azterketa pasa ondoren.
Nano (San Cristóbal de La Laguna-Tenerife, 1995), CD Tenerifeko harrobitik atera zen eta pasa den urtean Bigarren Mailako taldean aritu zen. Guztira, 35 partida jokatu zituen 14 gol lortuz.
Jokalari armagin berria bihar hasiko da Mendilibarren taldearekin entrenatzen. Saioa 10:30etan izango da Atxabalpen eta publikoarentzat irekia egongo da.
Nanoren aurkezpen ofiziala bihar bertan izango da, 13:00etan, Ipuruan.