Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Marc Cururella hegaleko atzelaria utzita ekarri du Bartzelonatik

Talde armaginak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldi bukaeran

SD Eibarrek eta FC Bartzelonak Marc Cucurella hegaleko atzelaria armagin izateko akordioa itxi dute. 20 urteko jokalariak utzita jokatuko du denboraldi honetan, eta talde armaginak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldi bukaeran. Cucurellak Barçako lehen taldearekin aurredenboraldia egin du.

FC Bartzelonako harrobian hezitako jokalaria da Cucurella, eta joan den denboraldian Bigarren Mailako Bartzelona B-n aritu zen. 38 neurketa jokatu zituen, 3.337 minututan banatuta, eta gol bat egin eta lau asistentzia banatu zituen. Alellako atzelariak, gainera, Kopan Bartzelonako lehen taldeak Murtziaren aurkako kanporaketan minutu batzuk jokatu zituen.