Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek José Antonio Martínez laga dio Granada CF-ri

Huelvako erdiko atzelariak armaginen lehenengo taldearekin egin du aurre-denboraldia

Alde guztien arteko akordioa lortu eta gero, SD Eibarreko José Antonio Martínez erdiko atzelariak utzita jokatuko du aurten Granada CF taldean.

José Antonio Martínez uztailaren 1ean iritsi zen talde armaginera, iaz FC Bartzelona B taldean jokatu ondoren. Hiru denboraldirako kontratua sinatu zuen jokalari fidelizatu moduan eta aurre-denboraldian bat gehiago izan da, lagunarteko hainbat partidutan parte hartuz.

Martínez, 25 urteko erdiko atzelari ezker indartsua dugu. Defendatzeko ezaugarri onak izateaz gain, ondo ateratzen du baloia eta erraztasuna dauka geldikako jokaldietan aurkariaren areara gerturatu eta errematea egiteko.