Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Jordi Calaveraren eta Christian Riveraren kontratuak 2019ra arte itxi ditu

Bi jokalariek aurreko taldeekiko lotura hautsi dute eta gaurtik aurrera armaginak izango dira

SD Eibarrek Jordi Calavera atzelariaren (20 urtekoa) eta Christian Rivera erdilariaren (18 urtekoa) kontratuak 2019ra arte itxi ditu.

Bi jokalariek beren aurreko taldeekiko harremana atzo amaitu zuten (Calavera Tarragonako Nastic-etik dator eta Rivera Real Oviedotik) eta gaurtik aurrera talde armagineko jokalariak dira.

Jordi Calavera (Valls-Tarragona, 1995) eskuin-alboko atzelaria da, 1,78 metro neurtzen du eta Club Gimnàstic de Tarragona taldetik dator. Talde horrekin egin du debuta aurtengo denboraldian, bigarren mailan. Denboraldi honetan, guztira, 9 partida jokatu ditu, zazpi titular moduan, eta gol bat sartu du.

Bestalde, Christian Rivera (Gijón, 1997) erdilaria da, 1,90 metro neurtzen du eta Sporting de Gijón taldeko behe-mailako kategoriatan jokatu ondoren, 2014an Real Oviedo taldeak fitxatu zuen. 2015-2016 denboraldian, Bigarren A mailan debuta egin zuen. 12 partida jokatu zituen, lau titular gisa, eta gol bat sartu zuen. 20 urtetik beherakoen Espainiako selekzioan jokatu du, baita 16 urtetik eta 19 urtetik beherako selekzioetan ere.