
SD Eibarrek Granada eta Malaga Ipuruan ikusteko 25 euroko paketeak eskaintzen ditu
Salgai daude partidu bietarako pakete hauek eta sarrerak
SD Eibarrek Granada CF eta Malaga CF-ren aurkako partiduak ikusteko 35 eurotako (Iparraldeko eta Hegoaldeko tribunak) eta 25 eurotako (Ekialde eta Mendebaldeko tribunak) paketeak jarri ditu eskuragarri.
Granadaren aurkako partidua otsailaren 13an jokatuko da, 20:45etan; eta Malagaren aurkakoa hilaren 25ean, ordu berean. Biak ala biak Ipuruan izango dira.
Pakete hauen salmenta ezin izango da internet bitartez egin, izan ere, Ipuruako bulegoetan eskuratu daitezke gaurtik aurrera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Partidu bakoitzerako sarrerak bai daude webgunean eskuragarrik, esteka honetan: https://www.sdeibar.com/entradas
Granadaren aurkako partidurako sarrerek 20euro (tribunak) eta 10eurotako (fondoak) prezioa daukate. Malagaren kontrako neurketaren kasuan, prezioa 35 euro (tribunak) eta 25 eurotakoa (fondoak) da.