SD Eibarrek futboleko euskarazko lehen hiztegia kaleratu du, hizkuntzaren erabilera sustatzeko
SD Eibarrek erdera-euskara lehen futbol hiztegia kaleratu du, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Hiztegia EUSKARARAEN BALOIA proiektutik sortu da, eskualdeko ikasleen artean euskararen erabilera sustatzen duen jarduera, Ipuruako obretan aurkitutako baloi magiko baten fabularen bidez.
Gaur arratsaldean hiztegiaren aurkezpen ofiziala egin da Ipuruan, Mikel Larrañaga Fundazioko lehendakariordea eta Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordearen eskutik. Ekitaldi honek kirolean hizkuntzak duen garrantzia nabarmenduk du, baita futbolzaleen belaunaldi berriekin konektatzeko duen gaitasuna ere.
"Euskara da gure jokaldirik onena" lelopean, euskararen erabilera sustatzea da helburua. Horretarako, hiztegiak futboleko terminologiako itzulpenak eta euskarazko futbolaren aditu bihurtzeko baliagarriak diren beste esaldi eta esamolde batzuk biltzen ditu. Liburuxka formatuko hiztegia jokalarientzat eta taldearen jarraitzaileentzat pentsatuta dago, eta, horrela, klubak hizkuntza-normalizazioarekin duen konpromisoa indartzen du.
Elgoibarko Ikastolako eta Ermuko San Lorenzo ikastetxeko haurrek, joan den martxoaren 12an Euskararen Baloiaren bosgarren edizio honen lehen saioaz gozatu ondoren, badute beren hiztegia, hizkuntza entrenatzen jarraitzeko.
Gizonezkoen lehen taldearen hurrengo partidan, martxoaren 23an, igandean, 16:15ean, SD Eibarrek hiztegi hau banatuko die zelaira sartzen diren armagin guztiei. Gainera, hiztegi hau QR kode honen bidez deskargatu daiteke.
Ekintza honen bidez, SD Eibarrek euskararen hedapenarekin duen konpromezua berresten du, kirola hizkuntza zaintzeko eta bultzatzeko funtsezko plataforma dela erakutsiz. Horrela, klub armaginak bere papera sendotzen jarraitzen du, kirol arloan, eta baita kultura eta gizarte arloan ere, futbolaren bidez euskara gero eta pertsona gehiagorengana hurbilduz.