Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek ez du Getaferen aurkako partidarako sarrerarik salduko, ez baita jarraitzaileen bidairik antolatu

Bisitarien harmailako sarrerak nahi dituztenek Eibarri jakinarazi besterik ez dute, Getaferi eskakizuna egin ahal izateko

SD Eibarrek ez du datorren ostiraleko, martxoak 18, partidarako sarrerarik salduko, Getafen jokatuko den norgehiagoka honetarako ez baita jarraitzaileen bidairik antolatu, ez eta sarreren eskakizunik egon ere.

Edozein kasutan, partida ikustera joateko asmoa duten jarraitzaileek Klubari jakinarazi besterik ez dute (Ipuruan bertan, 943201831 telefonora deituta edo socios@sdeibar.com helbidera mezu bat bidalita), eta euren datuak Getaferi bidaliko zaizkio, Coliseum Alfonso Pérez zelaiaren txarteldegietan sarrerak prest izan ditzan.

LFP-ren araudiaren arabera, bisitarien sarrera guztiek pertsonaren izen-abizenak eta NAN zenbakia eraman beharko dituzte atxikituta.

Getafe CF eta SD Eibarren artekoa, ligako 30. jardunaldiari dagokiona, martxoaren 18an, ostirala, jokatuko da 20:30etan.