Lehen Emakumezkoen Taldea
SD Eibarrek eta Yerai Martinek akordioa lortu dute denboraldi bat gehiagoz jarraitzeko
Andoaindarrak 2025 arte lanean jarraituko du emakumezkoen lehen taldearekin goreneko kategorian jarraitzeko
SD Eibar eta Yerai Martin akordio batera iritsi dira kontratua denboraldi bat gehiago luzatzeko. Emakumezkoen lehen taldeko teknikariak talde armaginean jarraituko du 2025 arte.
Yerai Martin 2022an iritsi zen SD Eibarrera, eta iazko lehen mailara igotzeko taldeak egindako lanaren parte ere izan zen. Eibarrek, andoaindarraren agindupean, 1. mailara (F Liga) igotzea lortu zuen iaz: 13 garaipen, 14 berdinketa eta 3 porrota izan zituen, eta kategorian gol gutxien jaso zuen taldea izan zen.
Yerai Martinen agindupean, emakumezkoen lehen taldeak 13 puntu lortu ditu denboraldi honetan lehen 14 jardunaldietan, eta jaitsiera-posizioetatik kanpo dago. Ipuruan jokatu diren azken 3 partidak irabazi dituzte armaginek.
Guzti hori, eguneroko lan onaren eta taldeak kategorian izan duen bilakaeraren ondorioz; izan ere, Espainiako emakumezkoen futbolean goreneko mailan egoteko helburua lortzen ari da.