Skip to main content
EU
Enpresa Gunea

SD Eibarrek eta Teknikerrek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Erankunde hauen arteko lankidetzaren helburua Eibarko eta inguruko enpresei zuzendutako jarduerak sustatzea eta sinergia teknologiko potentzialei buruzko hausnarketa bateratua egitea da.

Hitzarmen honen bitartez, Teknikerrek Enpresa Gunea proiektuarekin bat egingo du, ekintza, ekitaldi eta komunikazioetan parte hartuz. Hain zuzen ere, hitzarmen honen jardueretako bat Eibartik gertu dauden enpresentzat jarduerak planifikatu, egituratu eta sustatzeko lankidetza-esparru egonkor bat ezartzeko balio duten jarduerak edo programak abian jartzea eta garatzea da.

Enpresa Gunearen helburua ezagutza transmititzea eta enpresa-intereseko proiektuak garatzea da, eskualdeko enpresen elkargune eta lankidetza-gune izateko. Ekimen horretaz gain, bi erakundeek deskribatutako helburuak betetzen dituzten beste ekimen batzuetan lagundu ahal izango dute.

Bestalde, akordioaren beste ardatz garrantzitsu bat baterako hausnarketan parte hartzea da, kudeaketa, kirol-errendimendua eta futbol-klubeko zaleen esperientzia hobetzeko irtenbide berritzaileak garatzeko eta ezartzeko sinergia teknologiko potentzialei dagokienez.