Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek eta Manuel Castellano «Lillo» jokalariak kontratua etetea hitzartu dute

Zaleen, lagunen eta klubaren babesean, jokalariak SD Eibarren damaskinatua jaso du

Manuel Castellano Castro «Lillo» 2013an iritsi zen Eibarrera, taldea bigarren mailara igo berritan. Gaizka Garitanok zuzenduta Aspekoak titulartasuna bereganatu zuen; guztira 29 partida jokatu ditu eta zaleen zein klubaren iritziz funtsezko jokalaria izan da Lehen Mailarako igoera desiratua lortzeko.

 

SD Eibarrek ahalegina, lana eta nekaezintasuna eskertu nahi ditu, jokalariaren ezaugarri izan baitira balio horiek. Administrazio Kontseiluko kide guztiek, teknikari taldeak eta taldekideek ez dute haren nortasuna ahaztuko, horri esker hartu baitute Lillo beste eibartar bat gehiagotzat, eta Ipurua beti izango da haren etxea.

 

Eskerrik asko, Lillo!! Etorkizun handia opa dizugu!!