Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek eta Kirolbetek beste denboraldi baterako berritu dute babes-kontratua

Kirolbet SD Eibarreko Apustu Etxe Ofiziala izango da

SD Eibarrek eta Kirolbetek joan den denboralditik bi alderdiak lotzen dituen babes-kontratua berritzeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, KIROLBETEKO zuzendari gerenteak, Eñaut Ruizek, eta SD Eibarreko zuzendari gerenteak, Patricia Rodriguezek, parte hartu dute.

Hitzarmen horren arabera, Kirolbet SD Eibarreko Apustu Etxe Ofiziala izango da. Horrela, bada, KIROLBETEK agerpen nabaria edukiko du Ipuruako futbol-zelaiko publizitate-aktiboetan, www.sdeibar.com webgunean eta sare sozial ofizialetan, talde armagineko jarraitzaileei zerbitzu eta kanpaina guztien berri emateko.

Bi alderdiak pozik daude itxitako hitzarmenarekin, bien kirol-balioak berberak direlako. Horrez gain, KIROLBETEN ustez, talde armagina adibide ezin hobea da, eta hutsik gabeko irudia ere badu futbolzaleentzat.

Kirolbet bera 2015-2016ko denboralditik dago lotuta SD Eibarrekin, baina, era berean, honako talde hauetako apustu-etxe ofiziala ere bada: Erreala, Athletic Club, Deportivo Alaves eta Osasuna Klub Atletikoa.