
Fundazioa
SD Eibarrek Eibarko Txirrindulari Elkartea laguntzen jarraituko du Valentziaga Memorialaren 51. ediziorako
SD Eibar Fundazioak beste urtebetez jarraituko du Eibarko Txirrindulari Kluba laguntzen, apirilaren 10ean Valenciaga Memorialaren 51. edizioa antolatu dezan. Afizionatu mailako txirrindularitza egutegiko proba garrantzitsuenetako bat da Valenciaga.
SD Eibarrek 4.500 €ko laguntza ekonomikoa jarriko du lasterketa honen edizio honetarako. Lasterketa Elite eta 23 urtez azpiko Espainiako Koparen egutegian sartuta dago, eta Eibarren du irteera eta helmuga.
Irudian, Mikel Larrañaga, SD Eibar Fundazioko presidenteordea, eta Angel Lopez, Eibarko Txirrindulari Elkarteko presidentea.