Skip to main content
Kluba

SD Eibarrek bere babesle guztiak bildu ditu magiaz beteriko ekitaldi batean

Ehundik gora gonbidatu izan ziren, eta mago baten ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten 2015-2016 denboraldiari amaiera emateko bazkarian

There are no reactions yet. Be the first!

Urtero bezala, erakunde armaginak ekitaldi bat antolatu zuen 2015-2016 denboraldia ixteko, eta babesle eta laguntzaile guztiak gonbidatu zituen. Ekitaldian Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidenteak ongietorria egin zien gonbidatu guztiei eta erakunde armaginarekin duten konpromisoa eskertu zien «Topaketa honetan ez gara azken urteotan lagundu digutenekin elkartzen bakarrik; une zailenetan, benetan behar genuenean gure aldamenean izan zirenak ere hemen daude gure artean. Milesker guztioi»

Gorostizak Marketin eta Merkataritza Saila sustatzeak duen garrantzia aipatu zuen «Sail hori indartzea da gure nahia, futbolaren maila gorenean gure posizioa sendotzeko oinarrietako bat izan dadin. Eta, noski, orain eta aurrean dugun gertueneko etorkizunaren esparruan zuekin guztiekin jarraitzea gustatuko litzaiguke».

Marketin eta Merkataritza Sailean Ainara López de Viñasprek eta Nagore Elorzak egiten dute lan, Gema Baquéren zuzendaritzapean. Bazkari bat antolatu zuen sail horrek Itziarko jatetxe batean, ehun gonbidatu baino gehiagorekin. Bertan izan ziren Administrazio Batzordeko kide batzuk, Jose Luis Mendilibar entrenatzailea, Fran Garagarza kirol-zuzendaria eta lehen taldeko jokalari batzuk, besteak beste, Adrián González, Rubén Peña, Pedro León, Christian Rivera edo Jordi Calavera.