SD Eibarrek Australiako lehen Lagunarte Ofiziala izango du gaurtik aurrera
Peña Eibaroos izango da milaka kilometrotara armaginei animatuko dien lagunartearen izena
SD Eibarrek munduko alde guztietatik laguntza jasotzen jarraitzen du, kasu honetan, Australiako hiri handienetik, Brisbanetik, non Eibaroos lagunarteak bere kokalekua duen.
Kolore gorriurdinenganako amodioak ez du mugarik eta horrela jasotzen dute lagunarte honen estatutuek. Euren nahia SD Eibar jarraitu, lagundu eta animatzea da munduko edozein tokitatik.
Javier Iriondo Peña Eibarooseko presidentearen berbetan, lagunartearen izena Eibar eta Australiako kanguruak (kangaroo ingelesez) lotzeko sortu dute.
Izapide guztiak bete ostean, gaur egin da ofizial Peña Eibaroos, Klubeko 32. lagunartea izango dena. Klubak, bestetik, lagunarteen ofizializazio kanpainak zabalik jarraitzen duela gogorarazten du. Informazio gehiagorako www.sdeibar.com/aficion/penyas/como-crear-una-pena estekara jo edo comunicacion@sdeibar.com helbidera idatzi.