SD Eibarrek akordioa itxi du Anaitz Arbillarekin hurrengo hiru denboraldietarako
Bihar izango da Nafarroako futbolariaren aurkezpena Ipuruan
Anaitz Arbillak hurrengo hiru denboraldiak igaroko ditu SD Eibarren. Atzelariak talde armaginarekin sinatu du, IMQ Klubeko aseguru-etxe mediko ofizialean mediku-azterketa pasa eta gero.
Arbilla (Iruña, 1987) Espanyoletik datorren atzelaria da. Han jokatu du azken bi denboraldietan, baina pasa den urtean oso gutxi hartu zuen parte, tendoian izandako lesio baten ondorioz. Dena den, guztiz sendatuta dago. Eskuina da eta defentsako posizio ezberdinetan joka dezake.
Bere ibilbidean, Anaitz Arbilla lau denboraldiz aritu da Lehen Mailan (bi Rayo Vallecanon eta beste bi RCD Espanyolen), 76 partida jokatuz eta bi gol sartuz.
Eibarreko jokalari berria bihar hasiko da entrenatzen taldearekin, José Luis Mendilibarren agindupean. Bere aurkezpen ofiziala ere bihar izango da Ipuruan, 13:00etan.