Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek 575 sarrera jarriko ditu salgai San Mamesen Athletic Club-en aurka jokatu duen partidurako

Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Klubaren bulegoetan eta Viajes Premierren

SD Eibarrek abenduaren 4an, igandea, San Mamesen (16:15) jokatuko duen partidurako sarrerak azaroaren 28tik aurrera, astelehena, jarriko dira salgai.

Astelehenean bulegoko ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera, asteazkena salbu Sanandresak direla eta, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) salgai jarriko diren 575 sarrera igorri ditu Klub bilbotarrak (264 eurotik 50era eta 311 eurotik 45era).

Bestalde, Viajes Premierrek, SD Eibarren Agentzia Ofizialak, igandean 10:30etan irten eta 19:15etan bueltatuko diren autobusak antolatuko ditu.

Autobus hauetan izena ematen dutenek (eserleku bakoitzeko prezioa 10 euro ordainduta) sarrera ziurtatuta izango dute tokiak amaitu arte, eta gero Klubaren bulegoetan izango dituzte autobuserako sarrera horiek eskuragarri.

Interesatuak Viajes Premierrera joan beharko dira izena emateko, astelehen honetatik aurrera, San Agustin 2-4an duten bulegoetara 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:00etara.

La Ligaren arautegia dela eta, sarrera guztiek izen osoa eta NAN zenbakia eduki beharko dute. Beraz, datu horiek sarrerak Klubaren bulegoetan eskuratzean edo Viajes Premierren autobus eserlekua lortzean eman beharko dira.