Skip to main content
EU
Peñak

SD Eibarrek 26 lagunarte ofizialen babesa du munduko 10 herrialdetan

Atzo Peña Iru inauguratu zen atezain armaginarekin, lagunarte horrek Eibarren duen egoitzan

Giro onean, Xabier Iruretagoienak elkarte berriaren izena duen karabina bat jaso zuen lehendakariaren eskutik. Egoitza Eibarren duen lagunartea sortzeko arrazoia atezain armagina omentzea eta hura animatzen jarraitzea da, dagoen lekuan dagoela ere. 

Eibarren lagunarte ofizialak aktibatzeko kanpaina zabalik dago oraindik, eta gaur ziurtapen ofiziala lortu duten beste bi lagunarte dauzkagu: Madrilgo HEIBAR lagunartea eta izen bereko jokalari armagina omentzen duen ARRU lagunartea. Laster bi elkarte berri horien inaugurazioak egingo dira, eta espero dugu aurki beste bi lagunarte ofizial ziurtatzea: Australiako bat eta Keko omentzeko beste bat.