Skip to main content
Fundazioa

SD Eibarko Udako Kanpusean izena emateko epea astelehenean zabalduko da

Hiru txanda egongo dira ekainaren 25etik uztailaren 12ra arte

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek Kanpusean izena emateko epea irekiko du astelehenean, hiru txadatan, ekainaren 25etik 12ra arte.

Izena emateko epea zabalik egongo da astelehenetik aurrera Klubaren webgunean. Udako kanpusaren hamaikagarren edizio hau 2013-2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago.

Urtero bezala, SD Eibar Fundazioak balioetan oinarritutako hezkuntza, futbola eta dibertsioa sustatu nahi ditu kanpos honekin.

SD Eibarrek iazko egoitzak mantendu ditu. Horrela, Kanpusa Ipuruako Anexoan eta Unbeko instalazioetan egingo da. Aurten ere, campusa Debabarrena eskualdera eta inguruetara irekita egongo da, eta autobusen lau ibilbide jarriko dira martxan, honako ibilbide hauekin:

L1: Abadiño-Mallabia-Ermua-Eibar-Unbe/Anexoa
L2: Deba-Elgoibar-Unbe/Anexoa
L3: Azpeitia-Azkoitia-Bergara-Unbe/Anexoa
L4: Iurreta-Berriz-Unbe/Anexoa

Urtero bezala, kanpuseko jarduerez gain, Gure Balioak proiektuaren balioetan oinarritutako jarduera osagarri bat egingo da txanda bakoitzean.

Izena emateko epea apirilaren 7an hasiko da, 10:30etan eta irekita egingo da apirilaren 9ra arte, 17:00tan.   Txandak honako hauek izango dira:

1. Txanda: ekainaren 25etik 28ra (4 egun), 09:00etatik 13:30era
2. Txanda: ekainaren 30etik uztailaren 5era (6 egun), 09:00etatik 13:30era
3. Txanda: uztailaren 7tik 12ra (6 egun), 09:00etatik 13:30era


Inskripzioak aipatutako egunetan egin ahal izango dira. Inskripzioa egin ondoren, mezu bat agertuko da pantailan, prozesua behar bezala bete dela baieztatzeko. Eskaera kopuruaren arabera esleituko da plaza, edo ez.

Txanda bakoitzeko gehienezko plaza-kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da. Kanpusean plaza bat izanez gero posta elektronikoz jasoko dute mezua apirilaren 16an.

Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie TEKNIKERi emandako babesagatik eta HUMMEL, COCA-COLA, INSALUS, LACTURALE eta FRUTA ZELAIA laguntzaileei.

Kontsultatu SD Eibarreko udako kanpuseko agenda.