Skip to main content
Harrobia

SD Eibarko Gazteen Ohorezko Maila Nazionaleko taldea aurre-denboraldian murgilduta dago

Taldea uztailaren 21ean, osteguna, berriro hasi zen lanean, jokalariak berritu ondoren

There are no reactions yet. Be the first!

Joan den astean, talde armagineko Gazteen Ohorezko Maila Nazionaleko jokalariek ilusioz eta gogotsu ekin diote aurre-denboraldiari, jokalari-taldea berritu ondoren. Denboraldi berrian, SD Eibarko taldea estatuko kategoria gorenean egongo da bederatzi aldiz jarraian.

 

Hona hemen Gazteen Ohorezko Mailako jokalariak:

Atezainak: Hodei Bizkarra 99 eta Unai Marino 99 (Gazteen B mailatik igo dira).

Atzelariak: Ander Egileor 98 (Cultural JDH), Markel Artetxe 99 (Gazteen B maila), Iker Montes 99 (Barakaldo JDH), Asier Izagirre 99 (Barakaldo JDH), Ion Mendez 98 (Gazteen B maila), Beñat Urretavizcaya 99 (Beasain JLV) eta Jon Rementeria 99 (Gazteen B maila).

Erdilariak: Txaber Ajuriagoikoa 99 (Amorebieta JN), Iñigo Susaeta 98 (Eibar JDH), Lander Petxarroman 98 (Hernani JN), Eneko Loizate 98 (Cultural JDH), Danel Ibarrondo 99 (Gazteen B maila), Aitor De Paz 98 (Eibar JDH), Mathias Senghor 99 (Cultural JDH), Ander Ruiz 98 (Gazteen B maila) eta Alain Arreitunandia 99 (Gazteen B maila).

Aurrelariak: Urko Iruretagoiena 98 (Zarautz JN), Ander Pradera 98 (Eibar JDH), Unai Arietaleanizbeaskoa 99 (Gazteen B maila) eta Markel García (Gazteen B maila).

 

Hona hemen talde teknikoko kideak:

Iban Fagoaga (entrenatzailea), Beñat Ramos (bigarren entrenatzailea), Kepa Martín (atezainen entrenatzailea), Borja Zabala (prestatzaile fisikoa), Javi González (fisioterapeuta) eta Jokin Gracia (berregokitzailea).